XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñaki deuna, Bizkaya eta Gipuzkoa'ren Zaindarija

Azpeitia'ko Loyola'n jayo zan Iñaki anei eta lareun eta larogetamaikagarren urtian.

Oñatz eta Loyola'tar Belteran eta Saez-Likona eta Balda'tarr Miren, a gipuzkouarra, eta au ondarrutarren alabea, ixan leuzan gurasuak.

Orrezkero, odolez gipuzkuarra ta bizkattara dogu Iñaki deuna geure Zaindarija.

Gurasuak, Iñaki azkorrtu zanian, gudaritza-asmoz edo, Castilla'ko Arevalo'ra igorri leben Velazquez-Cuellar'tar Jon, bakaldunen txosten-arrtzalliagana.

Gastaruan, Doibatz-ulamotza arrtu ta txadontsein egin eizan Txadonerako deirik, baña, elebala nabaritzen eta edo, oparri-bidia utzi ta bakaldunen jauregira jun ei-zan bakaldun-sein edo lagun.

Emen Naxera'ko atxindarijaren menbian, gudaritzeari ekin leutsan.

Aldi atan, Nabarra'ko bakaldun bidezkuak euren bakalaz jaubetu gurarik, Nabarra'z ziar sarrtu ziran; Iruña'ra eldu ta ertsatu.

Gudari onein artian Txabierr'tarr Pantzeska'ren anai nagusijak ziran gudaltaldeko.

Españako bakaldunaren aldez, barriz, Nabarra'ko sasi bakalduna zan bera, arretxe buru ta zaintzale Iñaki, edo oeto, Eneko, jayotzez, ba, Eneko leban ixena-ta.

Zaurittu egin leben Eneko, eta iztarr-azurra autsi leutsaen; eta lastorretxe arretxiaz eta urijaz aubetu ziran naparrtarr zintzuak.

Eneko ondo arrtu leben; eta osatuteko, Loyola'rra, bere etxekuenera eruan.

Lasterr ixan zan Eneko gexo ta...arrez; eta kistarr on eta zintzua, ikurrtonak arrtu eta erijotzerako gertu zan.

Etzan baña, il, luak arrtu leban; eta lotaldijan Kepa deuna agerrtu-ei-yakan, eta osatu egin leban.

Ori ta be, baña, etzan Eneko onbideragotu.

Eta oindiñokarren oian etzunik egon biarr zala-ta, oporrak astinduteko edo, edestixun-idaztijak eskatu leuzan.

Etzan, baña, etxe atan edestixun-idaztirik agiri; ta bai, barriz, Josu-Kisto'ren eta deunen bixizparrak.

Arrtu leuzan eta irakurri be, Eneko'k; eta irakurri ta irakurri, eta irakurrija auznarrtu ta mamurrtu, bijotza ikutu leutsan irakurrkixunak, eta gudaritzea jarein eta Urtzi Jaunarekiko otseintzea autatu ta arrerazo.

Osatu zanian, erabakijak aurrera eruateko guraz, etxia ta etxadija uzteko asmo ixan zan; eta Naxera'ko atxindarijari eskarr ona agerrtu biarr leutsala-ta, etxetik urten eta Arantzatzu'ratu zan; Arantzatzu'tik, gero, Naxera'ko atxindarijagana eldu ta eskarrik asko esan.

Biarrkixun au bete ondoren, astoganeko Montserrat'era egin leban.

Montserraten bere azteko biztaldiko auterrkuntza orokarra egin garbai andiz, eta biztaldi barrirako gogo sendua azaltzeko, Miren Ama Anderearen irudiz agerri gaubetia egin leban, ezpatea gerritik kendu ta oparri-oltza-onduan eskegi ta eskañi.

Gero soñekuak eskekoren bati emon, eta idunetik oñetar-añoko soñeko latza jantzi, gerrikuaz estutu gerrijan, eta eskuban bide-makilla bidezti asi zan.

Manresa'ra eldu, ta gexotegijan arroztu zan.

Iguin andijak nabari leuzan gexotegijan; iguñotaz baña garaiti, gexuai matakiro jarduten leutsen.

Zirtzil eta ziztirrin agiri ta be, ekandu onez beterik aguarrtu leben lagunak, eta agurrkire arrtuten asi yakazan.

Ixutu egin zan Eneko agurrketa orretzaz; eta emai iges, buruba eskatau ta buru-ilkuntzeari nai-aña ekiteko, Manresa ondoko zulura jun eta an biztandu zan.

Gogorra ixan leban gudakea an; goteungiak gogorr-bai-gogorr jazarrkiten leutsan a boizkera gogorr a itxi-erazo gurarik.

Eneko'k, baña, Urtzi Jaunari eta Miren Andera Neskutzari lagun-eske, goteungiaren jazarrketeai karrki leutsen zintzo ta sendo, goteungia azpiratu leban eta garatxale urten zan.

Arako baten saspi gau ta egun barutzik, ezer ez jan eta ezer edateko ixan zan, eta gogo-goraketa aundija ixan leban.

Goraketa aretan Urtzi Jaunak argi-bai-argi egiten ei-leutsan, irakatsijak irakatsi, deun-bidiak atzaldu, ta deungunderako adoretu ta kemendu.

Manresa'n ixan leuzan goraketa aretan iragorri ei leutsan Miren Ama Andereak Gogoiñarkun-idaztiño ederr bikaña.

Deundu-gureaz, Jerosolin eta beste leku deunak ikerrtu ta antxe biztandu, eta Josukisto bixi ta nekatu ixan zan leku aretan buru-ilkuntzeari ekiteko asmua arrtu leban gero.

Barcelona'ra egin leban, ba; ixontzija arrtu, ta leku-Deunetarako egin.

Eldu ta Jerosolin ikerrtuzkero, an gelditu-gurea, bere deunbiderako, agerrtu leban.

Eleutsen baña, pantzeskatarrak laketu; ta Doipurubagandiko eskuba erakutsirik, atzerabidia agindu leutsaen.

Urtzi Jaunaren oldia zan eta, naigabe ta gusti buruba makurrtu ta atzera egin leban, Barcelona'ra.

Barcelona'n, goguen aldez lan egiteko ikaskixunak biarrezkuak leuzala-ta, ikastaruak egiten asi zan.

Lateliztijari ekin leutsan lenengo ogetamairu urtedun garerdiko gixona ume-mutillen artian, eta lotsa barik eta atzerakuntza-barik ekin be.

Barcelona'tik Alcala'ra jun zan, jakintzea ikasteko; eta Alcala'tik Paris'era, Urtziztija ta garaiko'jakidijak ikasten.

Leku gustijetan, ikaskixunai ekitten leutsenarrtian, goguak Jaun-goikua'rentzat irabaztiari eki leutsan.

Barcelona'n zuzen zuzen be bixi etziran lekaime ezeinbatzu zuzenbideratu leuzan Alcala'n, lagunak bildu ta Jaungo-bidietaz aurreratzeko erazoten leuzan, ain zuzen, be, iñarkunak egiñaraziz.

Jazarrka aundija sorrtu leutsan bere egikera onek, gixon ikastebakua bide ain ixiletaz zuzendari ixan zanarren, a leku a etzala beretzako ulerrtu leban, eta oñetako autsa irarrdosirik, beste leku batera, Paris'era, jo leban.

Paris'en ikasi ta goguak irabazi ixan zan bere arlua.

Txabier'tarr Pantzeska andija irabazi leban bertan, bata Fabro'tarr deunari dei egiskiazu bai zeure ta bai aberrijaren lorraldijetan, zaindarija dozu-ta eta Iñaki deunak letz eta bera eredu, Jaungoikua'rren eta aberrijarren jokatu beti.

M. B. S.